Ukrainako gerlak langileengan eragin kaltea salatuko dute Baionan

Urtebete pasa iragan da Ukrainako gerla hasi zela, Europa azkarki kolpatuz. Testuinguru horretan, «NATOren kontra, gerla eta basakeria kapitalista gelditu» lemapean manifestaldia eginen da arratsalde hontan Baionan. Gerla inperialistak eta hark langileriarengan eragin dituen ondorio kaltegarriak salatu nahi ditu Kontseilu Sozialistak. Mobilizazioa arratseko 19:30etan abiatuko da Baionako herriko etxetik.