Basabürüko hamasei herrietatik hamamahiruk parte hartuko dute eskolen bateratze egitasmoan. Horien artean, Iruri eta Liginagako kontseiluek kontra bozkatu zuten. Haurrak hiru eskolen artean banatuak izanen dira, adinaren arabera. Ama eskola Montorin eginen dute, euskarazko murgiltze sisteman. Lehen mailakoak Ligin izanen dira eta helduenak Atharratzeko eskolan. Urtez urte murgiltze sistema beste eskoletara hedatzea da xedea.