Hendaiako CCAS Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroak, aurtengo neguko aterpearen bilana egin du. Karrikan bizi diren pertsonak neguko tenperatura hotzetaz babesteko xedez, hamabi ohe proposatu dituzte abendu hastapenetik, martxoa hondarrera. Orotara 104 pertsonek erabili dituzte. Gehienak 30 eta 60 urte arteko gizonak izan dira, erdia frantses nazionalitatekoak, eta beste erdia, Afrika eta Europa osotik jinak.