Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Baionan gaur

Hitzak eta doinuak Bilboko unibertsitatean 1977an elkar ezagutu ondoan hainbat egitasmoetan bidaide izan dira Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika, Pott Bandan hasteko, eta geroztik hainbat kantu eta testu elkarrekin ondu dituzte. Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara, Euskal kultur erakundeak eta ARI laborategiak hitzaldi musikatua antolatu dute.