Bizikleta elektrikoak zerbitzu librean eskainiko ditu Euskal Hirigune Elkargoak ekainaren lehenetik aitzina, mugikortasunean alternatiba berriak proposatzeko xedez. Horrela, bizikleta elektrikoen eskaintza %1etik %8ra igoko du Mugikortasun Sindikatuak. Bokaletik Hendaiara hedatuz eskaintza Pony sozietateak egin ditu txirrindula horiek eta Baionan ukanen du egoitza. Bizikletaren eskaintza ehuneko 1etik 8ra igoko du honela Bokaletik Hendaiara hedatuz eskaintzaBokaletik Hendaiara, hamabi herritan izanen dira bizikleta elektrikoak. Gune batean hartu eta proposatuak diren beste aparkaleku batean pausatzen ahalko dira. Bizikletak bi bateria ditu, 90 kilometroko autonomia eta 25 kilometro oreneko abiadura har dezake.