Lehen sail elebiduna Saran ireki zen duela lau hamarkada, Savarie zirkularrari esker. Paradaz baliatu da Ikas Bi irakaskuntza publikoko ikasleen gurasoen elkartea, berrogeigarren urteurrena ospatzeko, Sarako eskolan berean. Kantu eta pailazoen artean, Ikas Biren kaieren bildumat berriz argitaratu du elkarteak, eta Ikabiklik telefono aplikazioa aurkeztu dute. Aplikazio hori, gurasoz eta irakaslez osatutako sare soziala da, haurren etxeko lanak egiteko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko tresna baliagarria. Burasoek APP-aren bidez dituzten zalantzak sare sozialera igotzen dituzte eta bertako partaideek ahalik eta hoberen erantzuten saiatzen dira. Erantzunen kalitatea baloratu egin daiteke, horrela erabiltzaile bakoitzaren fidagarritasuna bermatuz.