Lokal berria eskuratzearekin batera, epaiketa izanen du Ttattola gaztetxeko kide batek, 2021eko agorrilean Hazparneko etxe huts batenan egindako okupazio ekintzagatik. Maiatzaren 25ean agertu beharko da Baionako auzitegian. Gaztetxe okupatutik kanporatuak izan zirelarik, bi gazte jendarmeriara konbokatuak izan ziren; preseski, horietarik bat da orain epaituko dutena. Aintzinetik erdietsi ez zutena, ondotik erreusitu dute. Isabelle Pargade, Hazparneko auzapezak egoitza bat hitzeman die, mementuan obretan dena. Lehentasunez baliatzeko aukera izanen badute ere, beste eragile batzuekin partekatu beharko dute. Iulen Vrignon gaztetxeko kidea eta Isabelle Pargade auzapeza, hurrenez hurren: