Proiektu andana bidean dira Bidarraiko herrian. Pundua egin dugu gaur Euskal Irratietako Goizberri saioan Jean Mixel Antxordoki auzapezarekin. Adinekoendako bizitegi partekatu bat eraikitzear dira, Bidarrai eta inguruko xaharrendako. Egitura horrek gainera langile bat ukanen du. Horrez gain, Kanalduderekin batera, ikus entzunezko polo bat eta enpresa mintegi bat sortze bidean dira Onddoenia eraikinean. Bestalde, euskarazko haurtzaindegi berri bat sortu nahi dute herrian. Jean Mixel Antxordoki Bidarraiko auzapezak eman dizkigu xehetasunak, Goiz Berriko gonbitaren tartean.