Mila lagun bildu zituen larunbatean Irunen Osasun Bidasoa plataformak. Bidasoaldeko osasungintza publikoaren «okertze progresiboaren aitzinean» arrapostu bat galdegiten diote Eusko Jaurlaritzari. Osasun zerbitzuen gainbehera, hogei urteotako inbestizamendu eta aitzinikuspen faltaren ondorio dela diote. Izan ere, hiru hamarkadaz emendatu egin den Irun-Hondarribiko 80.000 biztanleen populazioari ez ezik, Bortzirietako 9.000 herritar eta Hego Lapurdiko 4.000 mugaz gaindiko langileri ere zerbitzu ematera pasa dira leku berririk gabe. Osasun zentro eskaxak eta zaharrak, mediku eta espezialista falta, eta horren ondorioz, hilabeteetako goiatatze-zerrendak eta diagnostiko atzerapen larriak ematen ari direla salatzen dute. Irungo hirugarren lehen arreta zentroa eraikitzea, eta Bidasoko ospitalea berritzea eta handitzea galdegiten dute.