Produktu ona baina guti. Horrela laburbiltzen ahal da aurtengo Itsasuko Gerezien besta. Igande honetan iragan da Atharriko eremuan. Xapata elkarteko ekoizleen heren bat bildu da beren mozkinen saltzeko, izan gerezi freskoak edo produktu transformatuak. Aro aldakorrak ez du eman aurten mozkin ainitz baina bai aldiz kalitatezkoa. Nafarroko Etxauri herriko gerezi ekoizleen kooperatiba gonbidatu dute aurten ere, eta bertako 800 kilo gerezi ekarri zituzten. Han ere mozkin ttipia izanen da aurtengoa, ur eskasiagatik. Maryse Doiarzabalek berrehun gereziondo dituen Bidarraiko ekoizlea: