Senatuko hauteskundeak iraganen dira heldu den irailaren 24an. Baina hori aitzin, ostiral honetan herriko etxe bakoitza bilduko da, irailean bozkatuko duten kontseilarien zerrenda izendatzeko. Sufragio unibertsal ez zuzenaren bidez hautatzen baitira senatariak. Departamendu honetako orain arteko senatariak Frédérique Espagnac, Denise-Saint Pé eta Max Brisson dira eta badirudi hiruak berriz aurkeztuko direla irailean. Departamendu honetan 2.321 hautetsi izendatuko dira iraileko senatuko hauteskundeetan bozkatuko dutenak, eta 1.921 ordezko. Jean René Etxegarai Baionako auzapeza eta Hirigune Ekargoko lehendakariaren izena aipatzen da senatuko hauteskundeetarako hautagai gisa. Alderdi politiko ezberdinengandik hainbat proposamen izan dituela adierazi du, baina ez duela oraindik deus trenkatua. Senatura aurkezteko beste karguak utzi beharko lituzke eta hori konplikatua iduritzen zaio. Bestalde, EH Bai koalizazioa ados agertu da Frédérique Espagnac PS-ko hautagaiaren zerrendarekin bat egiteko. Jean René Etxegarai eta EH Baiko Nikolas Blain, hurrenez hurren: