Hizkuntza politika eztabaidagai, Uztaritzeko herriko etxean

Bilkura publikoa antolatu du Uztaritzeko herriko etxeak, etorkizuneko hizkuntza politika zehazteko. Abantsu hamarkada bat bete da Elgarrekin Uztaritzerentzat zerrendak 2014ean aginte makila hartu zuenetik, eta ondorioz, euskal hizkuntzari loturiko erronkak definitzeko unea dela gogoetatu dute. Nicolas Blain da hizkuntza politikaz arduratzen den hautetsia. Azken hamar urteetan, euskararen alorrean zein aitzinamendu egin dituzten galdegin diogu: