Senpereko etxe okupatuan direnek petizio bat abian jarri dute

Senpereko Olha etxaldearen salmenta salatzen dute,  ELB, Lurzaindia, Senpere kolektiboa eta Ostia kolektiboak. Laborari etxea eta 50 hektarea 1.3 milioietan salgai emanak baitira.
Olha baserrian, joan den asteartetik lehioak eta ateak berriz ideki dira. Panpi Mercapide hurbildu da bere mikroarekin joan den larunbatean:


Uztailaren 15ean mobilizazio egun bat deitua da iparralde osoan, gune huntan bururatuko dena.