Ekainaren 20an izan zen orzantzak Lapurdiko hainbat uzta suntsitu zituen, Itsasu, Ezpeleta, Lekorne edota Baigorrin, eremu mugatuan. Biper landak, baratzezainenak, edo mahastien zango batzu suntsituz. 203 Biper ekoizleen artean, 66 ekoizlek jasan dute kazkabarra. Laborarien uztak ez dira asuratuak, eta horregatik DDTMak ematen dut kalte ordaina. Bainan eskuratzeko baldintzak kritikatzen dituzte laborariek. Adibide gisa, uzta osoa galdu duenak, joan den urteko irabazien erdia baino guttiago hunkitzen ahalko du. Erdi baino guttiago galdu duenak aldiz ez du laguntzarik izanen.
Dolu bat edo hurbileko norbait galdu duelaren sentsazioa zuela adierazi digu Biper sindikatuko presidentea den, Panpi Olaizolak goiz honetako Goiz Berrin, Arantxa Idiederren gomita zenak.