«Baiona ez da kolpez eroriko» baina 20 biztanle aterpetu ditu herriko etxeak

Baiona ez da kolpez eroriko” hori dio Serge Arcouet Baionako higiezinen hondarearen axuantak. Pasa diren asteetan ahal ere, erortzeko arriskuagatik, Baiona hiri erdiko bost eraikinetatik aterarazi behar izan dira bizizaleak. Azken aste hauetan kasuak biderkatu dira. Argenterie karrikan, Saubiole karrikan edo Espaniako karrikan kokatzen dira eraikin hauek. Orotara hogei bat biztanle berriz aterpetu behar izan ditu herriko etxeak, urgentziazko bizitegietan edo hotelean.

Orain auzitegiko expertek erran beharko dute berriz sartzen ahalko diren bere etxetan edo ez. Argenterie karrikako bere apartamendutik atera behar izan den Leirerekin, hunkituetako batekin mintzatu da Marga Forestier lankidea.