PP alderdia nagusitu da Espainiako hauteskundeetan, bainan gobernatzeko aukera gutirekin. PP, VOX eta UPN alderdien artean 170 aulki dituzte, eta, gutxienez, 176 behar dira gehiengo osoaren eskuratzeko. Ezkerrak 153 diputatu ditu: Sozialistek 122 eta Sumarrek 31. Beraz, Pedro Sanchez-ek Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako alderdi abertzaleen babesa beharko luke presidente karguan segitzeko. Andoni Lizeaga Euskadi Irratiako kazetariarekin emaitzak aztertu ditugu