Aste honetako Doinuen Plazatik emankizunean Sara Iriarte Lasa kantari eta musikaria izan da Aimar Lopezen gomita. Bost kanturen bitartez, Sararen bizitza eta sorkuntza ibilbidea ezagutzeko parada ukan dugu. 22 urteko gaztea Kattalin eta Nenufarrak taldeko kantari eta pianista da, baina hori baina askoz gehiago ere badela ikasi dugu.