Garaipen sentimendua nagusi Atxik Luhuso kolektiboaren barnean. Luhusoko herriko etxeak adierazi duenez, Habitat Sud Atlantic egiturak lehentasun-eskubidea erabiliko du Sporting Promotion promotorearen proiektuaren kontra. Tolosako (Okzitania) eraikuntza enpresa horrek berrogei etxebizitza eraiki nahi zituen Lapurdiko herrian, metro karratua 250-300 eurotan salgai ezarriz. Atxik Luhusokoek adierazi dutenez, Luhuso «bakantza-» edo «lo-herri» bilakatzeko lanjerean da, eta horrenbestez, lur eremu horretan HSA-k gauzatuko duen proiektua hurbiletik segituko dute.