Hazkuntza eta berrikuntzaren eguna ospatuko du Departamenduko Laborantza Ganbarak agorrilaren 26an, larunbatarekin, Donapaleun. Tokiko kabale arrazen hazkuntza eta hobekuntza genetikoa balioan emateko egunaldia. Aurten, 37 hazleren 270 kabalek parte hartuko dute Akitaniako blonda tokiko behi arrazaren lehiaketan. Horrez gain, beste 50 bat hazleren eta 40 arraza ezberdinetako ardi, behi eta zaldiak ikusgai izanen dira. Egunaldia Donapaleuko Airetik gelako aparkalekuan iraganen da, goizeko 9:00etatik aitzina. Maider Lapitz, Departamenduko Laborantza Ganbarako teknikaria Euskal Irratietako gomita izan da Goiz Berri saioan: