Frantziako Senatuko hauteskundeak iraganen dira heldu den irailaren 24an. Baina hori aitzin, hautagaitzak ofizialki aurkeztu beharko dituzte irailaren 4tik 8ra doan astean. Pirinio Atlantikoen departamentuan, jardunean duren hiru senatariak berriz aurkeztuko dira; hots, PS alderdiko Frédérique Espagnac, Denise Saint-Pé UC taldeko senataria eta LR alderdi eskuindarreko Max Brisson. Beste hautagaiak, Sandra Pereira, Anne Saouter eta Marc Gairin dira. Lehena, LFI alderdiko hautetsia da Angeluko herriko etxean, eta bigarrena, PCFeko Olorueko hirugarren axuanta; hirugarrena, aldiz, Momy (Biarnoa) herriko auzapeza da eta eskuin-muturreko Reconquête! alderdiaren izenean aurkeztuko da.