Hasi da ikasturtea Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak Baionan duen fakultatean. Orotara, 2.500 ikaslek ikasiko dute unibertsitatean aurten, horietarik 530 lehen urtean. Baiona eta Angeluko campusen artean 4.000 ikasle dira aurten. Helburua da hemendik hamar urtera zenbaki hori bikoiztea. Jakin ere Euskal filologia hautatu duten ikasle berriak 18 direla aurten. Lehen aldiz, aurten nazioarteko lizentzia bikoitza plantan emanen dute aurten, Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. Ondorioz, euskal ikasketetako ikasleek aukera izanen dute bi unibertsitateetako diploma eskuratzeko aldi berean.