EH Bai koalizioaren eskolak asteburu honetan, Itsasun eta Baigorrin

Lehen udako unibertsitateak deitzen zituztenak, ostiral arrats honetako hitzordu batekin hasiko dira: 'Estaturik gabeko nazioak, aitortza politikoaren bila' izenburuarekin. Lau parte hartzaile izanen dira, Bretainiatik, Kortsikatik, Kanakiatik eta Euskal Herritik. Biharamunean Baigorrira salto eginen dute EH Baien eskolek, bi eguneko egitarauarekin. Senatuko eta herrietako hauteskundeak izanen dituzte hizpide.