Prefeturaren debekua debeku, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan. Herriko etxe aitzinetik jendea kanporatu, hainbat pertsona identifikatu eta pankarta eraman zuen Poliziak, Baionako suprefeturak mobilizazioa debekatu zuela erranez. Hala ere, mobilizazioa egin zuten Baionako karriketan barrena. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, eta «Israelen ofentsiba militarra eta Mendebaldeko herrialdeen konplizitatea» salatzeko egin zuen deialdia. Gainera, «eskubide politikoen aldeko borrokari» azpimarra egin zioten antolatzaileek, Frantziako Estatuan debekatu eta erreprimitu diren Palestinaren aldeko protesten harira. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako Lur Renteria: