Ondorio eta heldu diren urteetarako erronka nagusiak plazaratu ditu Bagirak. Azken hilabeteetan, mugimendu abertzalea egungo beharretara egokitzeko hausnarketa prozesua garatu dute. Orotara, 1.500 arrapostu bildu dituzte eta iritzi guzien arteko «kohesio» bat atzeman dutela erran digu Anita Lopepe EH Bai alderdiko kideak. Gogoetan parte hartu duten gehien-gehienek, Iparraldearen estatus instituzionalaren garapena bultzatuko duen ekinbide berri bat abiaraztearen alde agertu dira. Gehien azpimarratu diren gaien artean dira, euskara, etxebizitza, klima aldaketa, borroka sozialak eta laborantzako lurren defentsa.