4000 erremedio hornitzeko zailtasunak dituzte ipar Euskal Herriko botikek. Neguko birusak ez dira oraino hemen, eta antibiotikoak eskuratzeko jada zaila bilakatzen ari da. Botikarien arabera, egoera iazkoa baino okerragoa izaten ahal da, izan ere, sendagai mota gehienak eskas dira. Salmenta prezioa, ekoizpen lekua edota energiaren prezioa, hainbat arrazoi atzeman daiteke krisi berri horren oinarrian. Eskasiaren aitzinean frantses gobernuak bederazkako salmenta behartuko du neguan, behar beharrezko dosiak bakarrik saldu eta xahuketa saihesteko.