EGUBERRI KANTUZ: INDIGO

Euskal Irratiak irrati sareko Eguberri Kantuz emankizunarentzat, Gure Irratiak artistak gomitatu ditu bere Diskotekan sartzera.  Urtarrilaren 2an INDIGO bikotea hurbildu da, Eneko Lamothe eta Mathieu Bordenaven doinu goxoak deskubritzeko parada. Diskorik ez du atera oraindik bikoteak, bainan urtean zehar EP bat grabatu nahi lukete, eta kontzertuentzat bi edo hiru kidez handitu ere. Arantxa Idiederren gomitak izan dira Eneko Lamothe eta Mathieu Bordenave.