Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, mugimendu sozialistaren erreferente politiko nagusia aurkeztu dute Ipar Euskal Herrian. Baiona eta Bidarraiko aurkezpenetan azaldu dutenez, «krisi kapitalista bete-betean, komunismoa langileon artean hegemoniko bilakatzeko lan eginen Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak». Era berean, alderdi parlamentarioei kritika egin diete, eta «joko-zelai politiko burgesetik» kanpo antolatzeko proposamena luzatu dute. Duela hiru urte pasa antolatu zen GKS gazte antolakunde sozialista Ipar Euskal Herrian, eta duela bi urte aurkeztu zuten ere hemen Kontseilu Sozialista. Preseski, azken urteetan mugimenduak eginiko urratsen segidatzat jo dute Euskal Herri mailako antolakunde horren sorrera, «erronka handiagoei» heltzeko xedearekin. Gabi Daraspe, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako kidea izan da Goiz Berri saioko gomita.