Etorkinen eskubideen aldeko elkarretaratzeak, Tarajaleko sarraskiaren hamargarren urtemugan. Frantziako gobernuak bultzatu duen Immigrazio legea gaitzetsi dute, behin ere, hamarnaka herritarrek. Hendaia eta Donapaleun elkarretaratzeak antolatu dituzte, eta Espainiako Guardia Zibilak 2014ean Ceutako mugan hil zituen hamar etorkinak gogoratu dituzte, baita, 2021ean Bidasoa ibaia trabeskatu nahian zendu diren bederatzi etorkinen memoria aldarrikatu ere.