Bilboko karrikak hartu dituzte EHNE eta ENBA sindikatuetako laborariek. Europa osoan eta Ipar Euskal Herrian bezala, hegoaldean laborarien mobilizazioak piztu dira. Araban eta Nafarroan atzarri ziren lehenik, eta egun Bizkaian ere bai. Sindikatuek hiru puntu salatu dituzte: merkatu librearen ondorioak, ekoizpenen prezio injustua eta Europako laguntzak eskuratzeko zailtasunak. Manifestaldiaren ondotik, merkatua egin dute Bilboko Areatzan haien mozkinak salneurri justuetan saltzeko.