Azken bostehun urteetako Euskal Herriko mapak, sarean

Euskal lurraldea irudikatzen duten 1.200 kartografia bildu ditu Bilketa.eus egitasmoak. Azken milurte erdian ekoitziak izan diren dokumentu horien bidez, Euskal Herriaren historia lantzeko parada izanen du erabiltzaileak. Izan ere, gure historiako zenbait pasarte biltzeaz gain, toponimia edota etxeen izenak nola aldatu diren ikus daiteke, baita antzinako garaietako euskalkien hedapena eta gotorleku zaharren eraikuntza lanak ere.