Paperik gabeko etorkinentzat euskara urririk ikasteko eskubidea galdegin dute Irunen

Korrikaren abiatzerako prestatzen ari da Irungo hiria. Tokiko elkarteekin elkarlanean ari da AEK antolakuntza lanetan, eta Irungo berriki Irungo Harrera sarearekin agerraldia egin dute. Egoera administratibo irregularrean daudenen hizkuntz-eskubideak administrazio publikoen agendan ezarri nahi izan dituzte AEKk eta Irungo Harrera Sareak. Korrika Kulturalaren baitan ‘Paperezko Bizitzak’ adierazpena aurkeztu dute Oiasso Museoan egindako 'Hizkuntzak Mugarik Gabe' ekimenean.