Gaur Lartzabelako Ezpelletenia ostatuan 8ak 30tan, bertso trama musikatu bat antolatu dute ‘Azken afaria’ izena duena. Xalbat Alzugarayk du trama idatzi eta bertsolariak Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto izanen dira. Aner Euzkitzek ere parte hartuko du ere baina ez bertsolari gisa baizik eta pianista gisa.