Laneko araudiekin nola moldatzen diren enpresak aipagai izan ditugu KaioLan emankizunean. Horrez gain, nola garatzen ari diren mugazgaindiko ekimenak barnatu dugu. Arau urraketez eta etorkinen estatus ezaz ere mintzatu gira.
Gure gomitak : Agnès Maya kontularia, Joan Blanco BIHARTEAN, Nafarroa, Euskadi eta Ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganbarek kudeatzen duten mugazgaindiko plataformaren langilea. Eta Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kidea.