Maiatzaren 16ean ezagutaraziko dute epaia. Prokuradoreak bi urteko presondegi zigorra galdegin du Jean Noël “Txetx” Etxeberrirentzat, eta urtebetekoa Béatrice Molle-Haranentzat. Prokuradorearen iritziz, auzian frogaturik gelditu da Etxeberrik eta Mollek armak eduki eta garraiatu zituztela. Auziaren lehen egunean gGela mukuru bete da eta auzian Parisen. Epaileak auzipetuak galdekatu ondoan, lekukoen adierazpenekin bete da lehen eguna. Epailearen aurpegi zorrotz eta hetsia lasaituz joan da arratsaldean zehar eta hitz hartze ezberdinek 2016ko abenduan Luhuson egin asmo zutena eta ondotik etorri zen guztia xeheki esplikatu dute. Autoritateen eta gizarte zibilaren artean lotura estua izan dela azpimarratu du lekuko gisara deitua zen Matthias Felk, Frantziako barne ministro ohiak. Epailea biziki zorrotz hasi da auzi hastapenean baina adierazpenak aitzina joan ahala lasaitzen joan da, bakoitzaren adierazpenak gero eta gehiago entzunez, moztu gabe. Ez da prokuradorearen jarrera izan. Erran bezala, sei lekukoek hartu dute hitza eta honela bukatu da lehen eguna.