Hegoak Mendian kirol elkarteak, joelette errotadun kadira bereziaz lagundurik, elbarrituak mendirat eramaten ditu. Gaur egun elkartean 60 bat laguntzaile dira, eta Hiru kasko edota Euskal Trail lasterketetan parte-hartzeaz gain asteburuz ateraldiak egiten dituzte Euskal Herriko mendietan gaindi. Aldi honetan, aldiz, Nepalera luzatu dute haien afizioa. Elkarteko hamahiru mendizalek sei egunetan 4.985 metroko Tserko Ri mendia konkistatzen entseatuko dira. Abentura zirraragarri horretan burmuineko paralisia duen Bastien izeneko gazte kirolzalea gomitatu dute.