«Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina» kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia. Ximun Fuchsek idatzi duen “Lurrez Estali” antzezlanak laborantza eta etxaldeen problematika izanen dituzte hizpide. Estreinaldia maiatzaren 31an izanen da Izuran Latsagako gazteluan. Baina aldi honetan ez espero izan Euskal Herriko birarik, estreinaldiaz ondoko zortzi emanaldiak Baxe Nafarroako toki berezi horretan izanen baitira. Fuchek azaldu duenez, zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean gertatzen da historia: «baserriko familia berriz biltzen da udan, eta gaur egungo funtsezko arazoei ezin heldurik, nehoiz existitu ez den laborantza eredu baten nostalgiarekin lotzen dira». Latsagako gazteluko zamatzean hamaika aktore ariko dira, batzuk profesionalak, beste batzuk amateurrak.