"Filo Txoko" hitzordua estreinatuko dute ostiral honetan Baionako Biltxokon. Helburua gogoeta filosofiko bat gauzatzea da, euskaraz mintzatuko diren gomitekin. Lehen gaualdi horretan, Piarres Aintziart filosofia irakasleak euskaraz filosofia egiteko beharra mahaigaineratuko du. Berekin izanen da ere, Beñat Castorene, berriki Simone Weilen L’enracinement 1949ko lana itzuli duena. Luzien Etxezaharreta Maiatz elkarteko eramaileak eman dizkigu xehetasunak.