Berrogei argitaletxe eta diskoetxe, horietarik bederatzi berri, eta 120 salmahai bosgarren Ziburuko liburu eta disko azokan. Ekainaren lehenean ospatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak
120 salmahai, 41 argitaletxe edo diskoetxe, horien artean bederatzi argitaletxe berri. «Euskara ala ezkara» Gotzon Garatek asmatutako lemapean iraganen da Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Ekainaren lehenean. Joan den edizioan 1200 pertsonatik gora erakarri zituen azoka. Esteban Bastié Aguerre Maddi Zubeldiarekin mintzatu da, idazlea eta azokako antolatzailea