Euskal Hirigune Elkargoak joan den martxoan bozkatu enpresen fiskalitatea %5 emendatzea salatu dute Baionako CCI Merkataritza eta Industria Ganbara, Ipar Euskal Herriko MEDEF, CPME64 eta LANTEGIAK enpresa erakundeetako lehendakariek. Diote, enpresen eta enpleguaren osagarria ez dela ona. Ondorioz, gorakada horrek lanjerrean ezartzen duela tokiko garapen ekonomikoa. Herritarrer zuzendutako petizio bat zabaltzen dute lekuko enpreser sustengua erakusteko. Galdetzen dute ere, CCIak kudea lezaken elkarrizketa eremu bat zabaldua izan dadin, Elkargoko hautetsiak eta enpresen artean, aterabide orekatu baten atzemateko, haien geroa lanjerrean ezarri gabe.