Asteburu honetan estreinatuko da 'Lurrez estali' antzezlana Izuran

Lurrez estali antzezlana estreinatuko da Izuran Azmeko Latsagako patioan asteburu honetan. Axut kolektiboko Ximun Fuchek idatzi du antzezlana, laborariek egungo sistema kapitalisten bizi duten egoera islatzeko. Kontakizuna, uda batez sortetxean biltzen den familia baten bizipenetatik kontatzen da. Maiatzaren 31an izanen da lehen emanaldia eta ekaineko asteburu guztietan emanen da antzerkia. Sarrera guztiak jada salduak izan dira.