Gaztetxe berriko gakoak eskuratu ditu Ttattolak

Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da. Lehengo axuri merkatuaren guneko lokala arraberritu du Hazparneko herriko etxeak, gunea gaztetxearen beharretara egokitzeko. Ttattolako kideak izanen dira baliatzaile nagusiak, baina Hazparneko nerabeen zentroak ere baliatzen ahalko du.