Berrehun parte hartzaileren laguntzaz taularatuko dute "Askaot" ikusgarria. Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak dantza, kantu eta antzerki emanaldi berezia antolatu du bere 50. urtemuga ospatzeko. Jean Marie Irigoin da antzerki zuzendaria, Ekaitz Kosta abeslariena eta Erdozaintzi Etxart ahizpak dantza sortzaile eta zuzendariak. Uztailaren 12an eta 14ean eskainiko dute Bunuzen. Anartean, Donaixtiko plazan azken errepika nagusiak egiten ari dira.