Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuz, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira. Mixel Esteban hautetsi ekologista baionarraren iritziz datuak ez dira «hain txarrak»: «Bost jarleku erdietsi ditugu, eta intsumituen aitzinetik gira». Azken bozetan, ordea, bi milioi bozka gehiago eta hamahiru jarleku lortu zituzten frantses berdeek. Frantzia mailan, beraz, bozken %13tik %5era iragan dira zortzi jarleku galdurik.