Beñat Cachenaut: «Ordena ezarri behar dugu Parisen, biharamunak gaixto izanen baitira»

Hautesbarruti bakar batean 2022an, hiruetan aurten. LR errepublikanoen alderdiak indarrak eman ditu hilabete bukaerako legebiltzarreko bozetan. Ipar euskal herria barne dituzten hiru hautesbarrutietan agertzen dira LR-en kandidatuak. Frantzia mailan gertatu tirabirekin ez dute bat egiten hemengo LR arduradunek. Eskuin muturrarekin Eric Ciottik deitu bateratzea ez du begi onez ikusten Beñat Cachenaut hautagaiak. Iholdiko auzapeza eta laugarren hautesbarrutian aurkezten da LR alderdiaren alde. Bosgarren hautesbarrutiko errepublikanoen hautagai izanen da ere Valérie Castrec angeluarra, eta Emmanuelle Brisson, Max Brissonen alaba, seigarrenean.