B eta B espazioan erakusketa estreinatu berri dute

Lola Baixas Lekunberri Tomaseneko nagusia da, eta B eta B galeria badu hantxe, Jose Mari Begiristain senarrarekin batean. Udan honetan Mikel Blasco argazkilaria eta Ruth Cepedano eskultorearen obrak ikus daitezke. Ebiakoitzean estreinatu berri dute erakusketa, zortzigarrena, eta karia horretara, Joxerra Senperena pianista ezaguna gomitatu dute kontzertu baten emateko. Ortzirale arratsaldez, ibiakoitz eta igandez egun guztian zabalik izanen da B eta B espazioa Lekunberrin, agorrilaren 24ra arte.