Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari. Iurrebasoren iritziz euskararen egora , Bidegurutze lanjer batean da Euskal Herri osoan, baina badira puntu baikor batzuk ere, hala nola, euskarari nolako atxikimendua dion euskal jendarteak, eta ikusirik euskararen ezagutzaren datuak, eta testuingurua, euskara baliatzen dutenen kopurua ez dela hain apala.