Peio Dufau abertzalea Alderdi Sozialistaren taldean sartuko da

Ostegun honetan Pariseko Asanblea Nazionalean bildu dira diputatu hautatu berriak Asanbleako presidentea hautatzeko. 3. Itzulian berriz Yaël Braun-Pivet Macronista hautatu dute 221 bozkarekin, Fronte Popular Berriko André Chassaignek 207 bildu dituelarik. Bere aldetik, Peio Dufau abertzalea Parisen zen. Jose Luis Aizpururi erran dionez, sozialisten taldean sartuko da, Ipar Euskal Herriko beste bi diputaturekin batera, hau da Colette Capdevielle eta Iñaki Echanizekin.