Kabalek hartu dute aurten ere Garruzeko plaza

Urteko hitzordu handia aitzina doa Garruzen. Asteazken goizean abiatu da feria zaldi eta behorrekin. Osteguna, aldiz, behien eguna izaten da urtero. Zaldien egunean toki guzietako jendea ibiltzen da eta Garruzeko herritarrek programa aberatsa antolatu dute.