Donostiako Musika Hamabostaldia berriz heldu da Senperera

Agorril osoan iraganen da aurten ere Donostiako musika hamabostaldia. 85. edizioa izanen da aurtengoa eta nahiz eta hitzordu gehienak Donostian diren Gipuzkoako beste herri batzuetara ere hedatuko dira, baita Lapurdira ere. Federico Garcia Lorca idazlearen figura goraipatuko dute emanaldi berezi batzuetan, horietarik bat Senpereko Larreko gelan izanen da. Sartzeak erosten ahal dituzue quincenamusical.eus webgunean.