1.300 kilometro bizikletaz fibrosi kistikoaren eritasunaz kontzientziatzeko

Bizikletaz 1.300 kilometro hamahiru egun eta etapetan. Erronka horri lotu ziren BIXI ekimeneko partaideak Fibrosi Kistikoa eritasuna ezagutarazteko eta eritasun hau sufritzen duten erien eta familiaren laguntzeko helburuarekin. Ibilbidea Bruselan abiatu zuten uztailaren 26an eta agorrilaren 7an izanen da azken etapa Baionatik Ondarroara.